Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Usakume broxeta perretxikoekin eta arto maionesarekin
Usakume broxeta perretxikoekin eta arto maionesarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Usakume broxeta:
  • 2 usakume
  • Baratxuria, bi atal
  • Ziape zahar saltsa, koilarakada bat
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 8 tipulatx egosi
  • Perretxiko mouselina:
  • Patata, 200 g
  • Esne gaina, 300 g
  • Hur-gurina, 50 g
  • Perretxikoak, 125 g
  • Gatza
  • Arto maionesa:
  • Arto gozoa, 150 g
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Azukre beltza, koilarakadatxo bat
  • Gatza
Prestaketa

Usakume broxeta

Usakumeari izterrak eta bularrak kendu. Baratxuria, eztia, olioa eta ziape zaharra batera birrindu, eta usakume atalak nahastearekin igurtziko ditugu brotxa batez. Broxetan sartu, tipulatxarekin tartekatuta. Zartaginean olioarekin gorritu alde guztietatik.

Perretxiko mouselina

Ur gatzetan patatak egosi, eta eginda daudenean, zuritu eta birringailuarekin txikitzen hasiko gara, esne gain beroa gehitzen goazen moduan. Orduan, hur-gurina sartu, eta ondo nahastu ondoren, perretxiko salteatuekin elkartu.

Perretxikoak zartagin batean salteatuko ditugu.

Arto maionesa

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo txikitu.

Bukaera

Plater baten erdian, patata eta koilarakada handi bat perretxiko mouselina jarri, eta gainean usakume broxeta. Horren aldamenean arto maionesa kokatu.