Bigarrenak
Txerri saiheskiak patatekin
Lapiko batean olioa bota eta saiheskiak eta txorizoak zatituta gorritzen jarriko ditugu. Ondoren, tipula eta baratxuri atala txikituta erregosten jarri bertan. Sueztituta dagoenean, piperrautsa eta salda bota. Irakiten hastean, lapikoa estali eta 20 minutuz egosten utzi. Lapiko azkarra ozten denean, tapa kendu, patatak sartu eta egosi.
Iberiar entsalada
Zartagin batean tipulina, piper berdea eta baratxuri atal txikitua erregosten jarri olioarekin. Sueztitzen denean, pikilo piper txikitua gehitu eta Modena ozpin txorrotadatxo txiki bat bota, eta sutatik atera. Ontzi batean ozpinetako luzokerra, oliba berdeak, eta iberiar osagai txikituak sartu, patata egosia ere zatitan gehitu, eta ozpin-olioa bota. Ondo nahastu .
Piparra frijituak
Olio berotan piparrak frijitu, paperean xukatu eta gatza bota.
BUKAERA
Plater batean saiheskiak patatekin jarri eta piparrak gainetik bota. Ontzi batean entsalada jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa