Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Krepe galette arto saltsarekin eta errukula, tomate eta parmesano entsaladarekin
Krepe galette arto saltsarekin eta errukula, tomate eta parmesano entsaladarekin
Osagaiak
  • Krepe galette orea:
  • Artobeltza,200 g
  • Gari irina, 50 g
  • 2 arrautza
  • Ura, 500 g
  • Oliba olioa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Gurina, krepea kozinatzeko
  • Krepe galette barrukoa:
  • Urdaiazpiko egosia, 100 g
  • Emmental gazta xerrak, 100 g
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Arto saltsa:
  • Tipulin bat
  • Arto gozoa, 140 g
  • Ardo zuria, txorrotadatxo bat
  • Esnegaina, 80 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Errukula, tomate eta parmesano entsalada:
  • Errukula eskukada bat
  • 6 cherry tomate
  • Paresano xafla batzuk
  • Intxaur eskukada bat
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Gatza
Prestaketa

Krepe galette orea eta barrubetea

Ontzi batean orearen osagai guztiak sartuko ditugu, eta birringailuarekin ondo nahastu. Krepeak egiteko, zartagina ondo berotu eta gurinarekin koipeztatu. Krepe ore koilarakada batekin zartagina bete, eta kozinatzen utzi. Lehortzen hasten denean, arrautza erdian jarri, eta ondoan urdaiazpiko egosia eta gazta xerratua jartzen joan. Lau aldetatik hegalak tolestu eta zartaginetik atera.

Arto saltsa

Zartaginn batean tipulin txikituta erregosten jarri olio pixka batekin. 10 minutu pasa ondoren, artoa gehitu, sueztitu eta ardo zuri pixka bat bota. Murrizten denean, esne gaina gehitu eta sutatik kanpo birringailuarekin txikitu, iragazi eta epelean gorde.

Errukula, tomate eta parmesano entsalada:

Cherry tomateak zuritu eta labean olio eta gatzarekin laberatu egingo ditugu, xamurrak geratu arte.

Ontzi batean errukula, parmesano xaflak, intxaur eskukada bat eta cherry tomateak sartu, eta ondu.

BUKAERA

Plater batean krepe galette jarriko dugu eta inguruan arto saltsa bota; ondoan entsalada jarri.