Bigarrenak
Txekor filo-ore tutua
3 piperrak eta tipulina juliana eran ebaki eta zartaginean olio pixka batekin erregosiko dugu. Beste zartagin batean txekor zatiak su bizian salteatu, gatz pixka bat bota eta barazkiak daudeen zartaginera bota. Soja saltsa txorrotada bat, sesamo olioa eta sesamo haziak sartu eta geroko gorde.
Filo xafla mahaian luzatu eta karratutan ebaki, erdian kopilaralada bat txekor barazkiekin jarri eta bildu. Kanpotik gurin urtuarekin margotu eta laberatu, 180 ºC-tan 5-10 minutuz.
Piperbeltz berde saltsa
Zartagin batean piperbeltz berdea gurinarekin sueztitu eta koñaka gehitu, urritu eta esne-gaina sartu. Irakin bat eman, saltsa baten lodiera hartu arte.
Tipulatxak ardo beltzetan
Paper sulfurizatuarekin, erdiko zuloarekin disko bat egin guraizeekin.
Osagai guztiak sauté baxu batean jarri eta paperarekin estali.
Su baxuan jarri eta poliki-poliki urritzen utzi, glas bat egin arte.
Plater batean koilarakada bat piperbeltz berde saltsa jarri, gainean filo tutua eta alboan tipulatxak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa