Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Behi masailak ardo beltzan kozinatuak ohiko patata purearekin
Behi masailak ardo beltzan kozinatuak ohiko patata purearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Behi masailak ardotan:
  • 2 behi masail
  • 6 baratxuri ale
  • 2 tipula
  • Azenario bat
  • Ardo beltza, 200 g
  • Salda
  • Irina
  • Oliba olioa
  • Gatza, piperbeltza
  • Arto irina (loditzeko)
  • Ohiko patata purea:
  • 3 patata
  • Gurina
  • Esne-gaina, txorrotada bat
  • Oliba-olio estra birjina
  • Gatza
  • Oilasko kontzentratua, pastilla erdi
  • Azenario txiki salteatuak:
  • 6 azenario txiki
  • Oliba-olioa
  • Oilo salda
  • Gurin zatitxo bat
  • Gatza
  • 10 pipar fresko
Prestaketa

Behi masailak ardotan:

Behi masailei gatza bota, irinetatik pasa eta oliotan gorritu. Lapiko batean frijitzeko erabili dugun olio pixka bat bota eta barazkiak zatituta errregosten jarri, masailak gehitu eta ardo beltza sartu. Urritzean ura edo salda sartu estali arte eta egosten utzi, xamurrak geratu arte. Lapiko azkarrean bada, 40 minuturekin nahikoa izango da. Masailak eginda daudenean, lapikotik atera, salda iragazi eta arto irinarekin loditu. Masailak berriro sartu eta irakin bat eman zerbitzatu baino lehen.

Ohiko patata purea:

Patatak kazola batean egosi eta ontzi batera pasako ditugu. Hagaxkatekin apurtu eta gurin zatiak gehituko dizkiogu, dena zanpatzen goazen heinean. Esne-gain pixka bat eta oilasko kontzentratu pastilla zati txiki bat ere sartu eta gatzez probatu ondoren, birringailuarekin txikituko dugu eta olio txorrotada on bat sartuko diogu, pure fin bat geratu arte.

Azenario txiki salteatuak:

Azenarioak egosita daudenean, zartagin bero batera pasa eta olioarekin gorritu. Salda pixka bat bota eta urritzen utzi. Gurinarekin batu eta gatz pixka bat jarri.

Olio berotan piparrak frijitu, paperean xukatu eta gatza bota.

BUKAERA:

Plater batean patata pure koilarakada on bat jarriko dugu, alboan masail zati bat eta gainetik saltsa botako diogu. Amaitzeko, gainean piparrak jarri.