Bigarrenak
Olagarro frijitua:
Olagarro tentakuluak irin, arrautza eta japoniar ogi birrindutik pasatu eta olio berotan frijituko ditugu, kurruskari geratzeko.
Piperrauts emultsioa:
Eltze batean emultsiorako olioa bi piperrautsekin epelduko dugu, hauek infusionatzeko.
Ontzi batean baratxuri alea, limoi zukua, gatza eta gorringoa sartuko ditugu. Olioa hozten denean, bertara bota eta emultsio bat sortuko dugu.
Panadera patatak piperrautsarekin:
Patatak zuritu, borobildu eta xerra finetan zatituko ditugu. Laberako erretilu batean zabaldu, eta gatza eta piperrautsa bota. Olioarekin estali eta laberatu egingo ditugu, 170º C-tan 20-25 minutuz.
Brick ore harilak:
Brick orria bildu eta juliana finean ebaki. Ontzi txikitan sartu, oliba olioa tantaren bat bota eta labean sartu 170º C-tan 5 minutuz. Labetik ateratzean, piperrautsa bota gainetik.
BUKAERA:
Plater batean panadera patatak jarriko ditugu, carpaccio bat izango balitz bezala. Gainean, olagarro zatiak eta brick-ore harilak jarri. Inguruan piperrauts emultsioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa