Bigarrenak
Txistorra eta ogi mamiak:
Ogiari mami guztia kendu eta txakolin tanta batzuk botako diogu lurrina hartu dezan. Zartagin batean hirugiharra urtu eta tipulin txikitua gehitu. Ondo erregosi eta txistor txikitua gehitu. Koipea askatzen duenean, ogi mamiak gehitu eta gorritzen jarri. Kanpotik kurruskariak geratu behar dira eta barrutik xamurrak.
Bakailao brandada:
Patatak eta bakailaoa egosi. Ontzi batean osagai guztiak olioa izan ezik sartu eta birringailuarekin txikitzen jarri. Maionesa bat izango balitz bezala baratxuri olioa pixkanaka botatzen joan, emultsioa sortu arte eta gatzean probatu.
Txistorra krema:
Zartagin batean tipulatx txikituak olioarekin erregosten jarri. Sueztituta daudenean, txistorra zatitan gehitu, erregosi, koipea kendu eta sagardoa bota. 15 minutuz egosten utzi eta birringailuarekin txikitu, iragazi eta epeletan gorde.
Típula txikiak eztiarekin:
Tipulatxoak zuritu, erditik ebaki eta zartagin batean gurinarekin gorritzen jarri. Ezti koilarakada bat sartu, karamelizatzen utzi eta txakolinarekin egosten bukatu.
BUKAERA:
Plater sakon batean ogi mami koilarakada handi bat jarri. Gainean bakailao brandada eta inguruan txirtorra krema eta tipulatxoak
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa