Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Gelba ontzotuta zanburiña eta soja alioliarekin
Gelba ontzotuta zanburiña eta soja alioliarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gelba ontzututa:
  • Gelba zati bat
  • Jerez ozpina, 40 ml
  • 3 baratxuri ale
  • Ardo zuria, 50 ml
  • Ura, 50 ml
  • Oregano lehor koilarakada bat
  • Irina
  • Gatza
  • Piperrauts gozo koilarakada eta erdi
  • Piper gorri entsalada ondua:
  • 2 piper gorri
  • Baratxuri ale bat
  • Modena ozpin txorrotada bat
  • Oliba olio estra birjina
  • Gatza
  • Tipulin adar sorta
  • Zamburiñak ozpin-olioarekin:
  • 6 zanburiña
  • 2 baratxuri ale
  • Perrexil sorta bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ozpin txorrotada bat
  • Soia saltsa emultsioa:
  • Arrautza bat
  • Soja saltsa 2 koilarakada
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Gelba ontzututa:

Gelba garbitu eta haragia karratutan moztuko dugu. Ontzi batean sartu eta bertara beste osagaiak sartuko ditugu. Bi orduz marinatu, xukatu eta irinetatik pasako dugu jarraian oliotan  frijitzeko. Paperera pasa xukatzeko, eta gatz pixka bat egin.

Piper gorri entsalada ondua:

Piper gorria osorik frijitu egingo dugu azala oso gorrituta utzi arte. Zuritu, xerratan moztu eta zartagin batean baratxuri alearekin erregosi, marmelada itxuran geratu arte. Modena ozpinarekin eta oliba olioarekin ondo gozatu. Eta tipulin adar txikitua sartu.

Zamburiñak ozpin-olioarekin:

Zanburiñak zartagin batean gorritu, eta ondoren gainetik baratxuri eta perrexil ozpin-olioa botako diogu.

Soja saltsa emultsioa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo emultsionatu.

BUKAERA:

Plater batean piper gorri entsalada ondua jarri, eta gainean gelba frijitu zatiak. Ondoan soja saltsa emultsio puntu batzuk eta inguruan zanburiñak.