Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Amonaren haragi bolak
Amonaren haragi bolak
Osagaiak
  • Haragi bolak egiteko:
  • Urdaiazpikoa
  • Txorizoa
  • Hirugiharra
  • Haragi xehatu mistoa
  • Baratxuri txikitua eta perrexila
  • Arrautza eta ogi arraila
  • Saltsa egiteko:
  • Oilasko baten karkasa
  • Urdaiazpikoaren hezurra
  • Piperbeltza
  • Baratxuria
  • Arrautza
  • Ozpina
  • Ereinotz hostoak
Prestaketa

Lehenengo eta behin, saltsa egingo dugu. Oilaskoaren hezurrak, piperbeltza, ereinotza eta baratxuriak uretan jarriko ditugu irakiten. Bitartean masaren osagai guztiak nahastuko ditugu eta bola forma emango diegu eskuak ozpin piska batekin igurtzita ditugula. Bolak frijituko ditugu. Saltsara botako ditugu eta sutatik kenduko ditugu egosten direnean. Irakiteari uzten dionean, gorringoa ozpinarekin nahastu eta bota egingo diogu. Azkenik zuringoa irabiatu eta saltsa berora gehituko dugu pixka bat loditzeko.