Bigarrenak
Txekor-saihetsak:
Saihetsei gatza eman, eta parrilan egingo ditugu. Eginda daudenean, prestatutako saltsa bota eta zatitan moztu.
Txekor-saihetsen saltsa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta birringailuarekin ondo txikitu.
Patata kebbeak:
Patata zurituak egosten jarriko ditugu. Ontzi batean tipulina, martorria eta bulgurra sartuko ditugu, eta birringailuarekin ondo txikituko dugu dena. Hamar minutu utziko dugu hezetu dadin. Ondoren, patatarekin elkartu, eta ondo txikituta utzi, pasta bat bezala, baina lehor geratu gabe. Eskuan koilarakada bat jarri eta forma emango diogu. Olio berotan sartu eta frijitu. Paperean xukatuko dugu.
Gernikako piperrak frjituta:
Olioa berotu eta frijitzen jarri; paperean xukatu eta gatza eman.
BUKAERA:
Plater batean kebbeak, txekor-saihetsak eta Gernikako piperrak jarriko ditugu. Ondoan jogurt saltsa jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa