Bigarrenak
Durum taloa
Ontzi batean irina, ur beroa, olioa eta gatza sartu eta eskuekin landu, orea egin arte. 20 minutuz egoten utzi. Zatitan ebaki, bolatxoak egin eta berriro 10 minutuz egoten utzi. Bolatxoak hartu eta irin pixka bat botata arrabolarekin luzatzen joango gara, orea fin-fin geratu arte. Zartagin bat ezer gabe berotzen jarriko dugu eta taloak bertan gorrituko ditugu. Zartaginetik atera ondoren, ur hotzarekin zipriztindu eta zatar heze batekin estaliko ditugu, samurrak mantentzeko.
Falafela
Errezeta egin baino 24 ordu lehenago, garbantzuak beratzen jarri. Denbora hori igaro ondoren, xukatu eta ondo lehortu, ur-hondarrik gera ez dadin. Garbantzu hidratatuak sukaldeko robot baten edo irabiagailu indartsu baten edalontzian sartuko ditugu. Baratxuri alea, tipula, martorri- eta perrexil-hostoak eta kuminoa ehota ere sartu eta txikitu.
Ondoren, garbantzu-irina gehitu, eta koilarakada pare bat gorde. Azpil baten oinarrian legamia kimikoa gatza eta piperbeltza bota. Birrindu berriro, nahasketa homogeneoa lortu arte. Orea hozkailuan 30 minutuz utzi.
Intxaur baten tamainako bolatxo txikiak egin eta garbantzu-irinarekin azpilean jarri. Zartagin batean olio ugari berotu eta frijitu, su ertain-altuan, bi aldeetatik berdin gorritu daitezen. Paper xurgatzailea duen plater batean pare bat minutuz xukatzen utzi.
Jogurt saltsa
Luzokerra zuritu, birrindu eta gatza botako diogu, garbitu dadin. Iragaztontzi batean utzi, ura askatu dezan. Ontzi batean jogurta, olioa, baratxuri ale txikitua, limoi erdiren zukua, menda txikitua, gazta eta pipermin beltza sartu eta dena nahastuko dugu, Luzokerra ondo xukatu eta nahasketa honetara sartu, perrexil txikitua gehitu eta irabiatu egingo dugu. Hotzean gorde.
Tomate konfitatuak
Tomate gereziak zuritu eta kazola baatean olio, gatz baratxuri eta oregano lehorrarekin konfitatzen jarriko ditugu, samurrak gelditu arte.
Bukaera
Durum taloaren gainean koilarakada bat jogurt saltsa bota eta gainean falafelak jarriko ditugu, koilarakada bat tomate konfitatu, gazta xaflak eta errukula hostoak. Taloa bildu eta zartaginean pixka bat gorrituko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa