Bigarrenak
Oilasko brotxeta
Bularra zati handitan moztu, eta barrengorria erditik moztu. Burdinazko burruntzian banaka sartuko ditugu oilasko zati bat, barrengorri erdi bat, cherry tomatea, egta berriro oilaskoa, barrengorria eta tomatea, burruntzia osatu arte. Ondoren, burruntziak parrilan jarriko ditugu.
Gazta saltsa
Tipulina eta exalota, biak brunoise eran txikituta, saute batean erregosi olio pixka batekin eta gurinarekin, samur baina ia kolorerik gabe gelditu arte. Ondoren salda eta garagardoa gehitu, murriztu eta esne gain txorrotadatxo bat bota. Gatz eta piperbeltz puntua eman.
Patata nahasiak
Patatak egosi ondoren hozten utziko ditugu. Bitartean, baratxuri aleak eta pipermina almaizarekin zapaltzen hasiko gara, hurrak ere bertara botako ditugu eta pixka bat zatituta utziko ditugu. Nahastea oliotan sueztituko dugu zartagin batean, eta ogi txigortu zatitxoak gehituko ditugu. Perrexila txikitua eta mahaspasak ere gehitu. Salteatu hau ontzi batean sartuko dugu eta laranjaren birrindura ere nahastu. Patata zatituak bertara bota, oliba olioa, ozpina, laranja zukua eta piperbeltza ere gehitu. Jogurtarekin nahastu, eta platereratu.
Bukaera
Oilasko broxetak parrilan egin ondoren platerean jarri eta gazta saltsa ondotik bota. Entsalada platerean jarriaz amaituko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa