Bigarrenak
Piper gorri patea
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo birrindu.
Erremolatxa humusa
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo birrindu.
Baba ganousha:
Alberjiniak labean sartu, eta baratxuri aleak arberjinian iltzatuta utzi. 200 ºC-an eduki, egin arte. Ontzi batean, alberjinia zurituak beste osagaiekin batera sartu, eta ondo birrindu.
Grissini orea
Ontzi batean osagaiak elkartu eta eskuekin landuko ditugu, ore fin bat geratu arte. Altxatzen utziko dugu leku epel batean. Bolumena bikoiztu duenean, ore zati txiki batzuk hartuko ditugu, eta luzatzen joango gara makilatxo fin eta luze batzuk eginez. Pausatzen utzi orea. Grissiniak oliotan frijitu, eta paperean xukatu.
Barazki gordinak
Barazkiak zuritu eta makilatxotan moztu.
Bukaera
Hiru pateak ontzi banatan jarriko ditugu, Baba ganoushari piperrauts gozoa bota gainetik eta olio txorrotadatxo bat. Ondoan grissiniak eta barazki gordin makilatxoak jarri, bustitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa