Bigarrenak
Txuleta errea
Txuleta ondo epeldu ondoren parrilan jarriko dugu, goialdean eskukada on bat gatz lodi jarri ondoren.
Entsalada
Ontzi batean letxuga eta tipulina juliana eran zatituta jarriko dugu. Goxatu.
Pikillo eta Gernikako piperrak
Pikillo piperrak zartaginean olioarekin eta baratxuriarekin erretzen jarriko ditugu. Ondo gorrituta daudenean, oliotatik atera eta beste zartagin batean jarriko ditugu. Latorriko urarekin berotzen jarri. Gernikako piperrak eta piparrak oliotan frijitu, xukatu eta gatza jarri.
Patata salteatuak
Patatak zuritu eta makiltxotan zatitu ondoren, oliotan frijitu eta paperean xukatu. Zartagin bat berotu ondoren, olioa eta baratxuri txikitua bota. Gorritzen denean, patatak gehitu eta salteatu, gatza eta perrexila bota eta plater batean jarri.
Txuletaren goxagarria
Ontzi batean perrexil txikitua, oregano lehorra, pipermina zatituta, baratxuri alea eta ur epela gehitu eta birrindu. Gatza sartu eta olioa botatzen goazen heinean jarraitu birringailuarekin txikitzen.
Bukaera
Plater bero batean txuleta zatituta jarri eta ondoan Gernikako piperrak eta piparra frijituak. Plater batean pikilloko piperrak eta beste batean patatak. Entsalada ontzi batean zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa