Bigarrenak
Muxu Martina piperbeltz berde saltsarekin
Muxu Martinari solomoa kendu eta zartagin batean gurinarekin eta olio txorrotada batekin gorritu. Zartaginetik atera, tipulatx txikitua gehitu eta sueztitzen utziko dugu. Piperbeltz berdea eta txakolina gehitu eta urritzen utzi, esne gaina bota eta irakiten hasten denean, arrain solomoak sartu egiten bukatzeko, 5 minutuz. Arraina eginda dagoenean, saltsatik atera eta hau urritu, loditu arte.
Perretxiko papillotea
Tipula juliana eran zatitu eta zartagin batean olioarekin erregosten jarri. Sueztitu denean, aluminiozko paper zati batean sartu eta perretxikoak eskuekin apurtuta gainetik jarri, gatz piska bat bota, fardela itxi eta laberatu, 180 ºC-tan 10 minutuz.
Perrexil eta albaka "pistou"-a
Osagai guztiak ontzi batean sartu, birringailuarekin txikitu eta emulsionatu.
Bukaera
Plater batean perretxiko papilloteak jarri, gainean Muxu Martin solomoa, gainetik saltsa bota eta perrexil pistou-a ondoan jarri. Bi zartaginean salteatutako gari-zainzuri jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa