Bigarrenak
Sardinak
Hasteko, sardinak solomotan zatituko ditugu. Burua eta arrain hezurrak ur hotzetan garbitu eta lehortu egingo ditugu.
Ontzi batean jarriko ditugu olio pixka batekin eta 2 baratxuri aleekin. Ondoren labean erreko ditugu, baina ez dezatela kolore askorik hartu (gehiegi erreak garraztu egiten du).
Sadina salda
Ondoren arrain hezur erreekin salda egingo dugu. Ontzi txiki batean arrain hezurrak, perrexil pixka bat, tipula erdi eta kolatura koilarakada bat jarriko ditugu (antxoa gaziaren esentzia). Urarekin justu tapatu eta irekiten hasten denean 6 minutu izango dugu su baxuan. Ondoren salda gordeko dugu.
Sardinak labean erreta
Sardina solomoei hezurrak ondo kenduko dizkiegu. Koipeztutako paper batean, sardin solomoak jarriko ditugu, sagar tarta bat bezala. Solomoei kolatura, olioa eta limoi tanta batzuk botako dizkiogu. Ur pixka bat botako dugu labean hezetasun pixka bat sor dadin. Ondoren solomoak sartuko ditugu bi minutuz 150 ºC-tara.
Barazkiak
Barazkiak garbitu ondoren, pusketa txikitan zatituko ditugu. Parrila edo zartagin batean (edozeinek balio du), minutu pare batez koloreztatuko ditugu su altuan.
Barazkiak erre ondoren, ontzi batean sartuko ditugu eta piper txorizeroa, olio pixka bat, kolatura koilarakada bat, 2 koilarakada mugurdi ozpin, ezkaia, erromeroa, piperbetza eta sardin salda gehituko dizkiogu. Dena ondo nahastu eta ordubetez beratzen utziko dugu. Behin beratuta, su baxuan kozinatuko dugu, dena ondo egin arte.
Azkenik irabiagailutik pasako dugu (mamitsu gelditu behar du, gorpuz pixka batekin)
Aurkezpena
Plater zabal baten erdialdean, ozpinetan ondutako barazki erreak jarriko ditugu. Gainetik sardina erreak jarriko ditugu.
Apaintzeko
Ogi koskor kurruskariak, errukula kimuak eta oliba olio pixka bat jarriko ditugu gainetik apaingarri moduan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa