Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Olagarro hanburgesa ogi beltzean piperrauts alioliarekin
Olagarro hanburgesa ogi beltzean piperrauts alioliarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Olagarro hanburgesa:
  • Olagarro egosia, 200 g
  • Oliba olioa, 10 g
  • Tipulin txikitua, 30 g
  • Arrautza bat
  • Txitxirio irina, 15 g
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • Burger-ogi beltza:
  • Irina, 520 g
  • Legamia freskoa, 15 g
  • Gatza, 10 g
  • Azukrea, 20 g
  • Arrautza bat
  • Ur epela, 125 g
  • Esnea, 130 g
  • Txipiroi tinta, 12 g
  • Oliba-olioa, 12 g
  • Sesamo haziak
  • Piperrauts aliolia:
  • 2 gorringo
  • Sagardo ozpina, txorrotadatxo bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa, 150 g
  • Piperrautsa, koilarakada txiki bat
  • Tipula karamelizatua
  • Patata more chipak
  • Errukula hosto batzuk
Prestaketa

Olagarro hanburgesa

Olagarroa zatitan ebaki. Tipula oliotan erregosi eta osagai guztiak ontzi batean sartu. Ondo nahastu eta hanburgesa forma eman, gero zartaginean gorritzeko.

Burger-ogi beltza

Ogi ore bat egingo dugu eta txipiroi tinta urarekin batera sartuko diogu. Lehenengo hartzitzen utziko dugu, ordu batez 25 ºC-tan. Bola forma eman eta sesamo haziak jarri ondoren berriro hartzitzen jarri eta bikoizten denean, laberatu egingo dugu, 190 ºC-tan 15 minutuz.

Piperrauts aliolia

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin emultsio bat sortuko dugu.

Tipula juliana eran ebaki eta zartaginean erregosi, karamelizatu arte.

Patata morea xafla luze eta finetan ebaki eta oliotan frijituko dugu, kurruskari gelditu arte. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Bukaera

Ogia ireki eta típula gorritu koilarakada bat jarri, gainean zartaginean egindako hanburgesa, ondoren piperrauts aliolia eta errukula hostoak. Hanburgesa itxi eta aldamenean patata more chipak jarri.