Bigarrenak
Tomate errea
Tomatea zuritu eta hustu ondoren olio eta gatz pixka batekin laberatuko dugu 190ºCtan 15 minutuz.
Bakailao brandada
Bakailao eta patata egosia, esnea, egosketako ura eta gatza ontzi batean sartu eta baratxuri olioa pixkanaka botatzen joango gara, birringailuarekin txikitzen goazen bitartean. Ondo emultsionatuta utzi eta gozogintzako zorro batean sartu.
Tapenade ozpin-olioa
Osagai bakoitza labanarekin txikitu eta ontzi batean elkartu olioarekin nahasteko.
Gari zainzuriak
Gari zainzuriak zuritu eta zartagin batean olioarekin gorritu egingo ditugu su baxuan, gatza jarri eta geroko gorde.
Erremolatxa lurra
Erremolatxa birringailuarekin txikitu eta beste osagaiekin ondo nahastu, ore bat egin arte. Erretilu batean luzatu eta 170ºC tan 10 minutuz laberatu. Hoztean, birrindu.
Bukaera
Plater bat tapenadearekin margotu eta gainean tomate errea eta brandada jarri. Beteta jarriko dugu, bertan gari zainzuriak sartuko ditugu eta gainean lur beltza botako diogu. Kimu batzuk banatu gainetik
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa