Bigarrenak
Lupia satay saltsa
Olioak eta lima-zukua plater batean nahastu. Lupia jarri eta zelofanarekin estali. Ordubetez hozkailuan utzi.
Saltsa egiteko, zartagin batean olioa berotu eta tipula, piper berdea eta baratxuria txikitu. 5 minutuz su motelean erregosi, bigundu arte. Kakahuete-krema, ura eta limoi-zukua gehitu, eta su motelean irakiten utzi. Etengabe eragin, kakahuete-krema saltsa egiteko behar adina disolbatu arte. Ur pixka bat gehitu, beharrezkoa bada.
Lupia-dadoak xukatu eta 8 edo 12 txotxetan sartu, aldez aurretik ur hotzetan bustita. Zartagin bero batean olioarekin gorritu eta labean bukatu.
Bulgur eta barazki salteatuak
Lehenik bulgurra uretan 15 minutuz egosiko dugu eta denbora amaitzean ur hotzetan hoztu.
Barazkiak txikitu eta saltsarekin nahastuko dugu. Zartagin batean bulgurra olio pixka batekin salteatuko dugu, 2-3 minutuz. Sutatik atera, ontzi batera sartu eta lehengo nahasketarekin batu.
Tomate eta balsamiko ozpin-olioa
Tomatea zuritu, haziak kendu eta karratutxotan zatituko dugu. Ontzi batean sartu eta bertara tipulin adarra txikituta, olioa, ozpina eta gatza sartuko ditugu. Ondo nahastu.
Bukaera
Lupia zatiak plater batean luzetara jarriko ditugu eta ondoan bulgur salteatua. Denen gainetik tomate era balsamiko ozpinolioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa