Bigarrenak
Tipula, piper berdea eta baratxuri alea txikitu eta erregosi. Pota garbitu, laukitan zatitu, salteatu eta barazkiei gehitu. Txakolina, pipermina, gatza eta soja gehitu.
Guztia arrain saldarekin busti.
Potaren erroak
Irinetatik pasa eta oliotan frijitu.
Patatak
Zuritu eta laukitan ebaki.
Ekilore-oliotan erregosi eta frijitu.
Aliolia
Arrautza, baratxuria, gatza, ekilore-olioa, perrexila, Ozpina edo limoi zukua. Osagai guztiak birrindu eta emultsionatu.
Aurkezpena
Platerean pota gisatua ipini.
Patata frijituak inguruan ipini.
Gainean pota erroak jarri.
Guztia alioli tantekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa