Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bao otartekoa behi-masailaz betea ahuakate eta oliba-tartar saltsarekin
Bao otartekoa behi-masailaz betea ahuakate eta oliba-tartar saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bao orea:
  • Gari irina, 280 g
  • Legamia, 10 g
  • Legamia hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Azukrea, koilarakada
  • Gatza
  • Esnea, 120 g
  • Ura, 60 g
  • Oliba-olioa, 30 g
  • Behi masailak Hoisin saltsarekin:
  • 2 behi masail
  • 2 tipula
  • 4 baratxuri ale
  • Haragi salda
  • Ardo beltza, ½ l
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat
  • Soja saltsa, 6 koilarakada
  • Kakahuete gurina
  • Eztia, koilarakada bat
  • Arroz ozpina,
  • 3 koilarakada
  • Sesamo olioa, 3 koilarakada
  • Perrins saltsa, koilarakadatxo bat
  • Misoa, koilarakadatxo bat
  • Piperbeltza
  • Beste osagaiak:
  • Ahuakate bat
  • Martorri orriak
  • Errukula hostoak
  • Tipula gorria
  • Arto frijituak, eskukada bat
  • Oliba tartara:
  • Limoi bat
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Perrexil txikitua
  • 10 oliba berde
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • 4 ozpin-pepino
  • Gatza
Prestaketa

Bao orea

Bol batean osagai lehorrak nahastuko ditu (irina, legamia xehatua, bultzatzailea, azukrea eta gatza). Osagai likidoak (olioa, ura eta esnea) gehitu.

Koilara batekin nahastu eta oratu eskuei itsasten ez zaien bola bat izan arte.

Zapi batekin estali eta ordubete egoten utzi edo bolumena bikoiztu arte. Pixka bat oratu, gasgabetzeko, eta 3 edo 4 zati egin.

Zati bakoitzarekin bola bat egin, arrabolarekin zabaldu, zentimetro erdiko lodierako obalo bat izan arte eta labeko paperaren laukizuzen baten gainean jarri. Obaloak oihalarekin estali eta ordu erdi egoten utzi. Ogiak labeko paperaren gainean lurrun-ontzi batean jarri.

Eltza batean ur kantitate nahikoa jarri eta, irakiten hasten denean, lurrun gainean 10 minutuz eduki.

Eltzetik atera, ez erre, eta itxaron beste 10 minutu ireki baino lehen.

Behi-masailak Hoisin saltsarekin

Behi masailak koipez garbitu eta, gatza bota ondoren, zartagin batean oliotan ondo gorritu. Barazkiak txikituta gehitu eta ondo sueztitu. Erregosi ondoren, ardo beltza bota, urritu, salda gehitu eta lapiko azkarrean ordubetez egosten utzi. Denbora igaro ondoren, masailak lapikotik atera, saltsa iragazi eta, pixka bat urritu ondoren, beste osagaiak gehituko ditugu, zaporea har dezan. Saltsa arina geratzen bada, maizenarekin loditu eta masailak zatituta saltsan sartu.

Beste osagaiak: 

Ahuakatea zatitu. Gatza eta olioa bota.Tipula juliana finean zatitu..

Oliba tartara

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo emulsionatu.

Bukaera

Bao ogia egosi dugunean, ireki eta masailarekin beteko dugu. Gainean ahuakatea zatituta, martorri orri batzuk, errukula hostoak, tipula zatiak, oliba tartara eta gainetik arto frijitu hautsi batzuk.