Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Erreboiloa tomate patea, baratxuri krema eta piperrada
Erreboiloa tomate patea, baratxuri krema eta piperrada
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Erreboiloa:
  • Erreboilo bat
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Sagar ozpin txorrrotada bat
  • Piper gorri bat
  • Piper hori bat
  • Piper berde bat
  • Tomate patea:
  • 5 tomate lehor
  • 8 intxaur
  • Piperrauts gozoa, koilarakada bat
  • Piperrauts mina, koilarakada bat
  • Oregano lehorra, koilarakada erdi
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olio txorrotada bat
  • Baratxuri krema:
  • Baratxuri aleak, 125 g
  • Oliba-olioa, 75 g
  • Esne gaina, 75 g
  • Gatza
  • Ura
  • Kaparra frijituak:
  • 8 kaparra
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Erreboiloa

Zartagin batean 3 piperrak juliana eran zatitu ondoren, olioarekin erregosten jarriko ditugu, bigundu arte.

Erreboiloa xerratu eta azal aldetik zartagin batean gorritu egingo dugu eta azkenengo momentuan buelta emango diogu. Baratxuriekin eta olioarekin egindako olio erre pixka bat bota eta piperradarekin erreboiloa beteko dugu.

Tomate patea

Tomateak ur berotan 15 minutuz beratu.

Xukatu, irabiagailuaren ontzian gainerako osagaiekin jarri eta olioa gehituz txikitu, testura lodia lortu arte.

Baratxuri krema

Baratxuri aleak zuritu eta 5 minutuz uretan egosiko ditugu. Xukatu, olioarekin estali eta beste 5 minutuz egosiko ditugu, bigundu arte. Berriro xukatu eta esne gainarekin birrindu, olioarekin emultsionatu, gatz puntua jarri eta geroko gorde.

Kaparra frijituak

Kaparrak paperean ondo lehortu eta olio berotan frijitu. Ondo xukatu.

Bukaera

Plater batean koilarakada bat tomate pate jarriko dugu luzatuta eta gainean erroboilo betea olio errearekin. Ondoan kaparra frijitu batzuk jarri.