Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Patata tortilla trufatua kopan eta tortilla azkarra
Patata tortilla trufatua kopan eta tortilla azkarra
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Patata krema:
  • Patata egosia, 250 g
  • Egosketaren ura, 140 g
  • Esne gaina, 140 g
  • Oliba-olioa, 40 g
  • Gatza
  • Sifoi bat
  • Patata frijituak:
  • Patata bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Tipula karamelatua:
  • 2 tipula
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Arrautza uretatik pasata:
  • 3 arrautza
  • Boilur-olioa:
  • Boilur bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Tortilla azkarra:
  • Chip patata poltsa bat
  • 3 arrautza
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Patata krema

Patatak uretan egosi ondoren, xukatu eta ontzi batera sartu. Beste osagaiak bertan sartu, ondo birrindu eta iragazi. Sifoi batean sartu eta haizea sartu. Ur epeletan mantendu.

Patata frijituak

Patata zuritu, zati txikitan moztu eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Tipula karamelutua

Tipula zuritu eta juliana eran moztu. Zartagin batean olioarekin erregosten jarri, kolorea hartu eta bigundu arte. Gatza bota.

Arrautza uretatik pasata

Arrautzak ur irakinetan 5 minutuz egosi. Ur hotzetan egosketa gelditu, zuritu eta ontzi batean sartu eta apurtu.

Boilur olioa

Boilurra txikitu. Gatzarekin eta olioarekin nahastu.

Bukaera

Kristalezko ontzi batean típula karamelatua jarri, gainean arrautza egosiak, segidan patata frijituak eta gainetik patata aparra. Boilur olioarekin nahastu.

Tortilla azkarra

Ontzi batean arrautzak irabiatu eta chip patatak bota. Ondo nahastu eta olioa duen zartagin bero batera bota eta patata tortilla bezala egingo dugu.