Bigarrenak
T-bone txuleta
Zartagin edo plantxa batean txuleta egingo dugu, aurretik gatza botata. Ondo berotuko dugu eta ondo gorritzean, buelta emango diogu.
Tximitxurria
Perrexila, baratxuria, albaka eta piperra jarri, dena ondo txikituta. Olioa, limoi-zukua eta ozpinak gehitu, perrexila estali arte. Gero gatza eta piperbeltza. Probatu, eta behar izanez gero, ondu, ozpin, gatz edo piperbeltz gehiago botaz. Estali beirazko flaskoa eta hoztu.
Hirugihar eta patata terrina
Hirugiharra xerratan zatitu eta patata zurituta eta xaflatan ebaki ondoren, terrina betetzen joango gara,. Lehenengo hirugiharrarekin terrina osatu eta gero kapaz kapa patata, hirugiharrarekin eta gazta birrinduarekin terrina osatzen joango gara. Labea 180 ºC-tan berotu ondoren, 40 minutuz egosten joango gara. Hoztu ondoren, 2 zentimetroko xerrak egin eta labean berotuko dugu.
Kukulu entsalada
Kukuluak uretatik pasa eta luzetara julianan moztuko ditugu. Ozpin olioarekin gozatu eta ontzi batean jarri.
Bukaera
Platerean txuleta jarri eta honen ondoan ontzi batean tximitxurria jarriko dugu, alboan hirugihar eta patata terrina, honen gainean enoki perretxikoa eta Gernikako piperrak eta entsalada.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa