Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Shepherd's pie, deabru saltsa eta oliba sconeak
Shepherd's pie, deabru saltsa eta oliba sconeak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Shepherd´s pie:
  • Arkume haragi txikitua, 250 g
  • Típula bat
  • Azenario bat
  • 2 baratxuri ale
  • Worcestershire saltsa, koilarakada bat
  • Tomate bat
  • Ardo beltza, 60 g
  • Oilo salda, 100 g
  • Erromero eta ezkai lehorra
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata purea:
  • Patata, 300 g
  • Gurina, 30 g
  • Gorringo bat
  • Esne txorrotada bat
  • Parmesano gazta birrindua
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Deabru saltsa:
  • Oilo salda urritua, 200 g
  • 2 pipermin
  • 4 tipulatx
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Perrins saltsa tanta batzuk
  • Tomate kontzentratua, 2 koilarakada
  • Scone opilak:
  • Irina, 190 g
  • Legamia hautsan, 10 g
  • Esnea, 100 g
  • Oliba-olioa, 30 g
  • Olibak, 50 g
  • Kaparrak, 2 koilarakadatxo
  • Proventzako belarrak
  • Gatza
Prestaketa

Shepherd´s pie

Zartagin batean olio txorrotada bat bota eta tipula, azenarioa eta baratxuri aleak txikituta botako ditugu. Erregosten utzi, ondo egin arte. Egosketaren erdian, tomate birrindua sartu eta erregosten jarraitu. Arkume haragia gehitu eta kozinatzen jarraitu. Momentu honetan, ezkai eta erromero adarrak bota eta Worcestershire saltsa. Ardo beltza gehitu, urritu eta oilo salda bota. Ondo egosten utzi, dena loditu arte. Gatz puntua jarri.

Uztaietan edo zeramikazko ontzietan, arkume haragi prestaketa sartuko dugu eta patata purearekin estaliko dugu. Gazta birrindua gainetik jarri eta labean gainerretuko dugu.

Patata purea

Patatak zurituta eta apurtuta eltze batean urarekin egosten jarriko ditugu. Biguntzen direnean, uretatik atera eta ontzi batean sartu. Gurina, esnea, gatza eta gorringoa gehitu, eta birrindu.

Deabru saltsa

Zartagin batean tipulatxak olio pixka batekin erregosten jarri, piperminak apurtuta gehitu eta ardo zuri txorrotada botako dugu.  Urritu eta oilo salda eta perrins tanta batzuk botako dizkiogu. Tomate konzentratua ere bai eta bost bat minutu egosten utzi. Iragazi egingo dugu. Arina badago, maizenarekin lodituko dugu.

Scone opilak

Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu eta ore bat osatuko dugu, Eskuekin bolatxoak egingo ditugu eta labe erretilu batean jarriko ditugu 180 ºC-tan 15 minutuz labean egiteko. Epelak zerbitzatu.

Bukaera

Arkume pastela plater batera aterako dugu eta ondoan, deabru saltsa koilarakada bat jarriko dugu. Scone opilarekin zerbitzatu.