Bigarrenak
Legatza hirugiharrarekin:
Legatz solomoa zatitu eta zati bakoitza hirugihar xerrarekin bilduko dugu. Zartaginean gorritu eta labean legatza egiten bukatuko dugu, 170 ºC-tan 5 minutuz.
Barazki makilatxoak tenpuran:
Barazkiak garbitu eta makiltxo finetan ebaki. Ontzi batean tenpura irina sartu eta ur hotzarekin orea egingo dugu, gatza bota eta barazki multzoa tenpuran sartu. Barazkiak lotu eta oliotan frijitu. Paperean xukatu.
Patata birrindu saltsa:
Zartagin batean olioarekin tipulina, baratxuria eta pipermina 10 minutuz erregosten jarriko ditugu. Patata birrinduak gehitu eta ondo nahastu. Arrain salda bota estali arte eta 10-15 minutuz egosten utzi. Birringailuarekin txikitu. Perrexil txikitua bota eta epelean gorde.
Kabiar faltsua:
Arrain saldari txipiroi tinta gehitu, gatzez probatu eta sutan jarriko dugu. Agar gelatina bota, irakin bat eman eta pipeta batean sartu. Olio hotzetara tantak botatzen joan eta xukatu.
Bukaera:
Plater batean legatz zatiak jarri. Honen alboan barazkiak tenpuran, koilarakada bat bota saltsa eta legatzaren gainean kabiarra jarriko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa