Bigarrenak
Isatsa egiteko
Isatsari gatza eta piperbeltza botako diogu eta irinetatik pasako dugu. Lapiko batean olioa jarriko dugu eta isatsa gorrituko dugu. Geroko gordeko dugu. Olio horretan barazki guztiak erregosiko ditugu. Ondo eginda daudenean, ardo beltza gehituko dugu eta, alkohola lurrundu denean, irabiagailuarekin txikituko dugu guztia.
Barazkiak irabiatu ondoren, isatsa sartu eta ur pixka bat gehituko diogu. Lapikoa itxi eta ordubetez egosiko dugu gutxienez. Isatsa atera eta papurtu egingo dugu. Haragia molde batean sartuko dugu eta hozkailura eramango dugu. 12 ordu edukiko dugu hozten. Saltsa iragaziko dugu eta hozkailuan hozten utziko dugu geroago urritzeko.
Onddo purea egiteko
Esnea patatarekin eta gatzarekin batera egosiko dugu. Ondo eginda dagoenean, gurinarekin eta aurretik ekilore-oliotan konfitatutako onddoekin batera birrinduko dugu irabiagailua erabiliz.
Batata txipak
Batata xaflatan zatituko dugu. Ondoren, 140 ºC-tan dagoen oliotan frijituko ditugu xaflak. Paper xurgatzailean utziko ditugu, soberan dagoen olioa kentzeko.
Sagar karamelizatu aparra
Golden sagarrak zuritu eta zatituko ditugu. Sagarren gainetik, gurina eta azukrea jarriko dugu eta labean sartuko ditugu kolorea hartu arte. Esnea eta xantana edo irin finduarekin pure testura emango diogu. Sifoi batean sartuko dugu eta bero mantenduko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa