Bigarrenak
Bakailao frijitua
Bakailaoari ezkatak kendu eta karratutan zatituko dugu. Ontzi batean, beste osagaiak nahastuko ditugu eta estalita hazten utziko dugu, ordu erdiz leku epel batean. Bakailao zatiak irinetatik pasa eta orean sartu, ondo estali eta olio berotan frijitu, paperean xukatu eta gatza jarri.
Piper gorri erreak
Piper gorriak uretatik pasa eta erretilu batean jarrita, olio txorrotada bat eta gatza ipini. Laberatu, 180 ºC-tan 25 minutuz. Labetik aterata, hozten direnean, zuritu, zatitu eta oliba-olio birjinarekin eta baratxuri aleekin ontzi batean gorde.
Romesco saltsa
Tomateak eta baratxuri burua erretilu batean laberatu, 180ºC-tan 30 minutuz. Ogia eta fruitu lehorrak labean txigortu. Perrexila oliotan frijitu. Tomateei azala eta haziak kendu, baratxuri buruari aleak atera eta tomatearekin batera ontzi batean sartu. Bertara ogia, perrexila, fruitu lehorrak, olioa, ozpina eta gatza sartu. Birringailuarekin ondo txikitu eta geroko gorde.
Tipula kurruskaria
Bakailoaren frijitzeko oreari piperrauts pixka bat botako diogu eta típula eraztunetan zatitu ondoren, bertan sartuko dugu. Pixka bat xukatu eta olio berotan ondo frijitu. Atera, olioa paperean xukatu eta gatza bota
Bukaera
Plater batean koilarakada handi bat piper gorri erre jarriko dugu, gainean bakailao zati frijituak eta hauen gainetik, romesco hari batzuk egin. Ondoan bi tipula eraztun frijitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa