Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Krepak oilaskoz beteta ahuntz gazterekin eta barrengorri saltsarekin
Krepak oilaskoz beteta ahuntz gazterekin eta barrengorri saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Krep orea:
  • Irina, 100 g
  • 2 arrautza
  • Gurina, 25 g
  • Esnea, 250 g
  • Gatza
  • Oilasko betegarria:
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • 6 barrengorri txikituta
  • Oilasko bularra, 100 g
  • Esnea, 500 g
  • Irina, 70 g
  • Gurina, 70 g
  • Gatza
  • Ahuntz gazta zati bat
  • Barrengorri saltsa:
  • Tipulin bat txikituta
  • Porru bat
  • 8 barrengorri
  • Irina, koliarakada bat
  • Salda, 250 g
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Ziazerba eta pinazi salteatuak:
  • Gurin zatitxo bat
  • Ziazerba hosto batzuk
  • Pinaziak, eskukada bat
  • Mahaspasak, koilarakada bat
Prestaketa

Krep orea:

Gurina urtu eta turmixarekin gainerako osagaiekin nahastu. Zartagina ondo koipeztu eta bertan frijitu.

Oilasko betegarria:

Barazki guztiak brunoise eran zatitu eta zartagin batean erregosiko ditugu, oilasko bular txikituarekin batera. Osagai guztiak ondo eginda daudenean, bexamelarekin nahastu. Orea hozten denean, krepak bete, ahuntz gazta xerra bat gainean jarri eta labe erretilu batean eduki.

Barrengorri saltsa:

Tipulina eta porrua zartagin batean su bizian erregosiko dugu olioarekin. Barrengorriak zatitu, gehitu eta erregosten jarraitu. Ardo zuria bota, irina erre eta salda erantsi. 10 minutuz irakiten utzi eta birringailuarekin ondo txikitu. Iragazi eta eltze batean utzi.

Ziazerba eta pinazi salteatuak:

Zartagin bat ondo berotu, gurin zatitxo bat bota eta pinaziak gorritu. Ziazerbak eta  mahaspasak gehitu eta, buelta bat eman ondoren, sutatik atera.

BUKAERA:

Krepa ahuntz gaztarekin labean sartuko dugu 5 minutuz 180 ºCtan. Bitartean plater batean saltsa pixka bat bota eta krepa gainean jarriko dugu. Ahuntz gaztaren gainean ziazerba eta pinazi salteatuak utziko ditugu.