Bigarrenak
Bulgur hanburgesa:
Txikitu barazkiak eta erregosi oliotan su ertainean. Kendu eta utzi hozten.
Katilu edo ontzi handi batean, nahastu bulgurra aldez aurretik egosia, oloa, arrautza eta gazta birrindua (gustura). Gatza eta piperbeltza bota.
Irabiatu nahasketa hori guztia ontzian, zaporeak hobeto elkartzeko. Azkenik, egin hanburgesa-xerrak pasta horrekin, eta gehitu ogi arraila, behar izanez gero. Frijitu zartaginean
Waldorf entsalada:
Apio adarra zuritu eta zatitan moztu. Sagarra zuritu, haziak kendu eta laukitxotan ebaki. Intxaurrak ere zatitu eta ontzi batean nahastu. Beste ontzi batean laktonesa, limoi zukua, esne gaina, Dijon ziapea eta gatza nahastuko ditugu. Saltsa hau beste ontzira botatzen joango gara nahastu egiten dugun bitartean.
Curry saltsa:
Zartagin batean, nahastu curry leuna, kurkuma, martorri-aleak, ereinotza, piperbeltza eta azafraia, eta berotu su ertainean, usainak nabaritu arte. Beste alde batetik, tipula txikitua erregosten jarriko dugu zartagin batean, lehen berotutako osagaiak tipularekin nahastu eta barazki salda zorrotada bat botako diogu. Irakiten hastean, esne gaina bota, beste irakinaldi bat eman eta birringailuarekin txikitu. Iragazi eta eltze batean gorde.
BUKAERA:
Plater baten alde batean Waldorf entsalada jarriko dugu, ondoan hanburgesa eta gainetik curry saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa