Bigarrenak
Txitxarro frijitua:
Txitxarroak xerratu, azala kendu eta hezurtxoak kendu. Solomo bakoitza bi zatitan ebaki, limoiaren azal birrindua bota eta 5 minutuz utzi. Olioa berotzen jarri eta, txitxarroa arto irinetatik pasa ondoren, frijitu eta paper xurgatzailean utzi.
Patata krema:
Patatak oso ondo garbitu. Aluminio-paperean bildu eta labean sartu 180 °C-tan 40 minutuz.
Egosi ondoren, zuritu eta termomix-ean kremarekin eta baratxuriarekin bota.
Txikitu krema leuna osatu arte eta noisette gurina gehitu.
Xehatu eta gatz-puntua jarri.
"Chip" patatak:
Patatak zuritu eta mandolinarekin xerra fin finetan ebakiko dugu. Ur hotzetan ondo garbitu almidoi guztia kentzeko eta oliotan frijitu kurruskariak geratu arte. Paperean xukatu eta gatza eta piperrautsa bota.
Plankton aliolia:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo emultsionatu.
BUKAERA:
Plater azal batean patata krema jarriko dugu behealdean. Gainean “chip” patata batzuk eta honen gainean txitxarro frijitua, plankton ali oli hari batzuk denetik eta perrexil txikitua.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa