Bigarrenak
Txerri hankak prestatzeko:
Txerri hankak uretan galdarraztatuko ditugu, zikinkeria guztia kentzeko. Ondoren, poltsa batean sartuko ditugu eta piperbeltza, gatza eta olio txorrotada bat botako dizkiegu. Hutsean ontziratuko ditugu. Tenperatura baxuan egosiko ditugu bost orduz 70 ºC-tara. Egosita daudenean, poltsatik atera eta hozten utziko ditugu, geroago hezurrak kentzeko. Hezur guztiak kendu ondoren, txerri hanken haragia film paper baten gainean jarriko dugu eta errulo bat egingo dugu. Hozten jarriko dugu, gutxienez sei orduz.
Saltsa egiteko:
Baratxuria, tipula, azenarioa eta tomatea juliana eran zatituko ditugu. Hezurrak botako ditugu eta ardo beltza gehituko diogu. Alkohola lurrundu denean, salda bota eta urritzen utziko dugu. Lortu nahi dugun lodiera duenean, iragazi eta arto irin pixka batekin ondo batuko dugu.
Ilar hummusa egiteko:
Ilar hummusa egiteko ilarrak egosi egingo ditugu. Ondoren, kuminoarekin, baratxuriarekin, tahiniarekin, olioarekin eta limoiaren zukuarekin birrinduko ditugu, pasta homogeneo bat lortu arte.
Bukaera:
Txerri hankak film paperetik aterako ditugu eta 4 zentrimetroko zatitan ebakiko ditugu. Ondoren, zartagin batetik pasako ditugu kanpotik kurruskariak eta barrutik bigunak gera daitezen. Plater batean saltsa jarriko dugu eta honen gainean ilar hummusa. Bukatzeko, txerri hankak eta onddoak plantxatik pasatuta jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa