Bigarrenak
Ogia
Pixka bat oratu eta 10-15 minutu utzi.
5 minutu oratu, 2-3 ordu hartzitu eta 120 g-ko piezak egin.
Paperera pasatu eta ordubete hartzitu.
Zanpatu eta 5 minutuz hartzitu.
12 minutuz 190 °C-tan egosi.
Txekor hanburgesa
Haragi guztiak elkartu eta arrautza, gatza, piperbeltza eta perrexila gehitu, ondo nahastu eta hanburgesa bat egingo dugu. Zartagin bero batean ondo gorrituta utziko dugu. Gazta xerrak gainean jarri eta labean egiten bukatuko dugu.
Guakamolea
Ontzi batean limaren birrindura eta zukua, martorri txikitua sartu. Adar tomatea zuritu eta haziak kendu ondoren tipulinarekin batera txikitu, gatza eta oliba olio txorrotada bat bota, ondo nahastu eta ahuakatea karratutxotan gehitu. Ondo elkartu beste osagaiekin eta hotzean gorde
Ziape maionesa
Arrautza zuringoa, eta beste barazkiak brunoise erara zatitu eta maionesarekin elkartu. Ondo nahastu..
“De luxe” patatak:
Patatak garbitu eta azala kendu gabe gabitan moztu eta oliotan sueztitu. Zerbitzatu behar direnean, olio berotan gorritu eta gatza jarri.
Bukaera
Ogia ireki eta labetik ateratako hanburgesa sartu eta gainean guakamolea jarri. Ontzi batean patatak sartuko ditugu eta katilu batean martorri tartara.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa