Bigarrenak
Bakailaoa "a bras"
Bakailao solomoari azala kendu eta mamitu egingo dugu.
Tipulina eta porrua juliana eran zatitu eta zartagin batean, olioa eta gatza pixka bat botata, erregosi egingo ditugu.
Patata zuritu eta makiltxo txiki eta finetan zatituko dugu. Ur hotzetan ondo garbitu eta oliotan frijitu egingo ditugu, kurruskari gelditu arte.
Barazkiak egiten direnean, sua igo eta bakailao mamiak gehitu. Ondo kozinatu, egin arte. Arrautza nahastuta gehitu eta arrautza egin arte zartaginean eduki. Perrexila eta gatz pixka bat bota eta zartaginetik atera.
Oliba beltz kurruskaria
Arroz gailetari zuringoa igurtziko diogu brotxa batekin eta oliba beltz hautsa itsatsiko diogu. Gatz pixka bat ere jarri. Hirukitxotan zatitu eta lehortzen jarriko dugu, ordubete. Lehorrak daudenean, olio berotan sartu puztu daitezen eta paperean xukatu.
Oliba beltz aliolia
Ontzi batean olibak, gorringoa, gatza eta perrexila sartuko ditugu eta birringailuarekin emultsionatzen joango gara, olioa botatzen dugun bitartean.
Bukaera
Plater azal batean patata makiltxo frijituak jarriko ditugu, gainean, bakailao mamiak pilatuta edo metalezko eraztun baten barruan. Honen gainean eta erdian arrautza gorringoa jarriko dugu, norberak nahasteko eta prestaketa guztia lehorra geratu ez dadin. Gainetik oliba beltz aliolia bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa