Bigarrenak
Ura gatzarekin irakiten jarri. Azalorea eta patata zatitu eta uretan sartu irakiten hasten denetik 20 edo 25 minutuz egosi.
Bitartean, pestoaren osagaiak ontzi batean sartu eta irabiagailu baten laguntzaz txikitu. Gorde.
Zapoa zatitu eta makilatxoan sartu. Gorde.
Azalorea eta patata olio pixka batekin nahastu eta txikitu fina gelditu arte.
Broxeta zartaginean edo plantxan markatu.
Broxeta platerean egokitu kremaren gainean eta pestoarekin eta mitxoleta haziekin bukatu platera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa