Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pizza
Pizza
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Pizza masa:
  • Pizza egiteko irina, 400 g
  • Arto semola, 100 g
  • Ura, 320 g
  • Oliba olioa koilarekada bat
  • Gatza, 10 g
  • Legamia, 20 g
  • -Pizza osagaiak:
  • Mozarela gazta bat
  • Tipula erregosia
  • Haragi txikitua150 g
  • 4 perretxiko
  • 6 hirugiar xerra
  • 4 urdaiazpiko egosi xerra
  • B/a gazta birrindua
  • B/a albahaka hostoak
  • -Etxeko tomate frijitu lodia:
  • Udare tomate kilo erdia
  • 2 tipula
  • 3 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • -Pipermin olioa:
  • 8 pipermin haziak gabe
  • Oliba olioa, 400 g
Prestaketa

Pizza masa:

Elkartu osagai guztiak eta oratu 20 minutu inguru luzatu eta oratu, glutena osatu arte. Erreposatzen utzi inguru epelean masa bikoiztu arte.

Pizza osagaiak:

Mozarela gazta xerratan moztu.

Tipula juliana eran moztu eta zartagin batean  olioarekin erregosi.

Perretxikoak xerra finetan moztu,

Urdaiazpiko egosia eta hirugiarra zatitxotan moztu.

Haragi txikitua gatz  eta olio pixka batekin zartaginean salteatu egingo dugu arin-arin.

Etxeko tomate frijitu lodia:

Zartagin batean olioarekin tipula eta baratxuri txikituak erregosten utziko ditugu ondo egin arte. Ondoren tomate zatituak sartu eta ondo eginda geratu arte utziko ditugu. Pasa-puretik pasa eta gatz puntua jarriko diogu, Erreserbatu.

Pipermin olioa:

Oliba olioa epeltzen jarri eta piperminak sartu, sutatik atera eta biberoi batean sartu.

 

Bukaera:

Pizza masa luzatu ondoren tomate frijitutik asi eta osagai guztiak masa gainetik banatu mozarela gazta eta albahaka hostoekin bukatuta. Labe beroan sartu 220ºC 10 minutuz.

Labetik ateratzean pipermin olio txorrotadatxo bat bota. Nahi izanez gero, rukula horri batzuk jarri daitezke gainetik.