Bigarrenak
Bakailao nahasia:
Zartagin batean olioarekin, baratxuri fresko sorta txikituta salteatuko dugu su bizian. Bakailao solomoa oliotan sartu eta konfitatu egingo dugu. Sardexka baekin printzak bereizi, azala kendu eta borobilean mugituko dugu ontzia, bakailao gelatina olioarekin batu arte. Perrexil txikitua eta baratxuri fresko sorta sartu. gatzean probatu eta geroko gorde.
Piperrada:
Barazkiak garbitu, zentimetro bateko lodieran zatitu eta zartaginean olioarekin gorritu su bizian.
Panadera patatak:
Patatak zuritu, xerratan ebaki eta ontzi batean sartu. Típulina juliana erara zatitu eta patatarekin batera sartu. Ardo txorrotadatxo bat, gatza eta oliba olio pixka bat bota eta labe erretilu batean luzatu. Labera sartu 180ºC-tan 10-15 minutuz.
Baratxuri fresko tenpura:
Baratxuri freskoei lehenengo azala kendu, tenpuratik pasa eta oliotan frijitu sorta bat bezala eginda. Paper xurgatzailera pasa eta gatz pixka bat bota.
Bukaera:
Plater azal batean, panadera patatak luzetara jarriko ditugu. Gainean piperrada eta azkenik beste koilarakada on bat bakailao printza pil-pilean. Baratxuri freskoa tenpuratik pasa eta korapilo bat bezala gainean jarriko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa