Bigarrenak
Bagel ogia:
Irinarekin, gatzarekin eta azukrearekin sumendi bat egin.
Legamia esnetan urtu, eta pixkanaka-pixkanaka sumendian sartu. Arrautza-zuringoa, ura eta gurina urtuta gehitu, eta ore homogeneo bat lortu arte landu. Trapu batekin tapatuta utzi, tamaina bikoiztu arte.
Masa hautsi eta bola txikitan banatu. Labeko paperaren gainean, boletan zuloak egin eta altxatzen utzi.
Irakiten dagoen uretan, segundo batzuetan bagel-ak galdarraztatu eta paperaren gainean utzi.
Gorringo irabiarekin margotu eta koilarakada bat esne bota, sesamo haziak bota eta laberatu 210ºC-tan 20 minutuz.
Denbora igaro ondoren, labetik atera eta sareta baten gainean hozten utzi.
Gazta eta ziape saltsa:
Osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin emultsionatu Geroko gorde.
Ogitartekorako osagaiak:
Tipula erregosia: juliana eran ebaki eta zartaginean olioarekin ondo erregosi. Bukaeran azukre pixka bat bota, karamelatzeko.
Oilasko bular xerrak: Bularra xerra finetan ebaki, gatza bota. Limoi birrindura eta oregano lehor pixka bat bota eta zartagin berotik pasa.
Arrautzak zartagin batean hautsiko ditugu, gatza bota eta arrautza nahaski bat egin.
Juka frijitua:
Juka zuritu eta xerra finetan zatitu. Oliotan frijiu eta ondoren xukatu. Gatza jarri eta gazta eta ziape saltsa gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa