Bigarrenak
Izokina:
Izokin solomoari gatza botaeta zartagin batean olio pixka batekin gorritu egingo dugu, Zartaginetik atera, labe erretilu batean utzi eta solomo gainetik oliba beltz hautsa ipiniko diogu. Labean sartu 5 minutuz 180ºC-tan.
Garagardo saltsa:
Zartagin batean gurina urtu eta tipulatxak txikituta erregosten jarriko ditugu. Ondo izerdituta daudenean, garagardoa bota eta urritzen utziko dugu 5-10 minutuz. Esne gaina bota eta beste 5 minutuz urritzen utzi, Iragazi beste ontzi batera.
Erremolatxa purea:
Erremolatxa zuritu gabe uretan egosiko dugu. Bestalde, patata ere egosi egingo dugu zatituta beste lapiko batean. Erremolatxa egosita dagoenean, zuritu eta patata egosia dagoen ontzira sartuko dugu. Gatza eta txorrotada bat olio bota eta birringailuarekin pure fin bat egingo dugu. Lodi geratzen bada, arrain salda pixka bat bota. Geroko gorde.
Perrexil patata frijituak:
Patata zuritu eta xerra finetan zatitu eta lehortu. Beste aldetik, ontzi batean gorringoari arto irin pixka bat sartu eta nahastu egingo dugu. Patata xerrari gorringoaren nahasketa igurtzi eta perrexil hosto bat jarriko diogu. Patata xerrarekin itxi eta oliotan frijitu egingo dugu. Paperean xukatu.
Bukaera:
Plater azal batean, koilarakada bat erremolatxa pure jarriko dugu, ondoan izokin solomoa eta honen alboan garagardo saltsa botako diogu eta perrexil patata frijitu batzuk jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa