Bigarrenak
Mixera masa:
Mixera egosi ondoren azal guztiak kendu eta garbi utziko dugu.
Bestalde, maionesa egin eta saltsa arrosa bat egingo dugu, beraz osagai hauek sartuko dizkiogu maionesari:
-Worcestershire tanta batzuk
-Limoi zukua
-Pipereauts pixka bat
-Apio adarra txikituta
-Tipulin txikituta
Ondo nahastu eta mixeraren buruaren zukua ere sartuko diogu.
Batata labean erreta:
Batata zuritu eta makilatxo txikitan zatitu. Laberako erretilu batean luzatu. Gatza, olioa, pipermina, ezkaia eta oregano lehorra bota. Nahastu eta labean sartu 160ºCtan 25 minutuz.
Gerezi tomate konfitatuak:
Gerezi tomateak zuritu eta ontzi txiki batean olioarekin sartu. Gatzarekin eta oreganoarekin konfitatu 30 minutuz.
Errukula frijitua:
Errukula lehortu eta ekilore-olioa beroa dagoen ontzi batean frijitu. Paper artean xukatu eta gatza jarri.
Bukaera:
Mixeraren haragi zati txikiak saltsa arrosan sartuko ditugu eta ogia gurinarekin txigortu ondoren, ireki eta saltsa honen koilarakada bat sartuko dugu. Gerezi tomate konfitatu batzuk ere sartu eta mixera, pusketa handitan zatitu eta saltsaren gainean sartuko ditugu zatiak. Errukula frijitua gainean jarri. Honen ondoan batata makilatxo multzo bat jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa