Bigarrenak
Legatz eta txirla betegarria
Ontzi batean olio txorrotada bat bota eta tipulina, porrua eta baratxuriak brunoise eran txikituta sartu. Ondo erregosi eta txirlak sartu. Irekitzean, ontzitik atera eta haragia kendu. Legatz garbia gehitu eta, egiten denean, txirlak eta perrexila gehitu.
Beste ontzi batean bexamela egiteko gurina sartuko dugu, hurtutzean irina sartu, 5 minutuz erre eta esnea gehitu, 5-6 minutuz irakiten eduki, legatzaren prestaketa sartu, gatzez probatu eta hotzean gorde.
Pikillo piper berdeak
Piperrei haziak kendu eta labeko erretilu batean luzatu. Olioa eta gatza bota eta laberatu 20 minutuz 160ºCtan.
Saltsa berdea
Ontzi batean olio txorrotada bat bota eta baratxuri txikituak sartu. Dantzan hasten direnean, legatz hezurrak eta perrexil txikitu pixka bat gehitu, erregosi eta irin apur bat sartu. 5 minutuz egiten utzi eta ardo zuria bota. Urritu eta ura botako dugu. Irakiten hasten denean, 5 minutu utzi, iragazi eta beste ontzi batean urritzen utziko dugu nahi dugun lodiera hartu arte. Berriro iragazi eta perrexil txikitua eta gurin zatitxo bat gehitu eta birringailuarekin emultsionatu.
Bukaera
Legatz betegarria gozogintzako mahuka batean sartu eta piperrak bete. Labeko erretilu batean jarri, oliba-olioarekin igurtzi eta labean berotuko ditugu 160ºC tan 5 minutuz. Plater batean luzatu eta saltsa berdea gainetik bota.
Ondoan mikro-begetal batzuk jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa