Bigarrenak
Ahate bularra:
Ahate bularrari gantza duen aldean ebaki batzuk egingo dizkiogu, gantza hobeto askatzeko. Gatza eta piperbeltza jarri ondoren, bularra gantzaren aldetik zartagin batean su baxuan gorritzen jarriko dugu. Kolore gorrixka hartzen duenean, buelta eman, minutu batez utzi eta aluminiozko paperean bilduko dugu egoten uzteko.
Azenario marmelada:
Osagai guztiak, laranja arraildura izan ezik, zartagin altu batean jarriko ditugu. Dena nahastu eta azenario-zukua urritzen utzi, eta karamelizatu eta marmelada-testura hartzen utzi. Azkenean laranja arraildura gehituko dugu.
Horrek plantxan 2 ordu egon behar du, pixkanaka urritzen den moldearekin, eta oso sendo geratzen dela ikusten badugu, azenario-zukua gehituko dugu.
Pikuak:
Pikuei txortena kendu, erdibitu eta gurinarekin zartaginean gorrituko ditugu, xamurrak gelditu arte.
Lore eta intxaur entsalada:
Intxaurrak txikitu eta ontzi batean loreekin eta tomate txikiekin nahastuko ditugu, gatz eta olio pixka bat bota.
Bukaera:
Ahate bularra 2 minutuz labean epelduko dugu, xerra batzuk egin eta abaniko moduan jarriko dugu platerean, honen erdian koilarakada bat azenario marmelada, piku bat eta ondoan intxaur eta lore entsalada. Azenarioak askatutako zukua ahate bularra egindako zartaginera botako dugu ahatearen zukuekin nahasteko eta bularraren gainera botako dugu pixka bat.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa