Bigarrenak
Zapoa amerikar saltsan
Tipula, tomatea eta baratxuria ondo txikituta kazola batean sartu olioarekin. Gatza egin, estragoi freskoa bota eta erregosi.
Bi izkiratzar zatitu eta otarrainxken buruekin lapikora gehitu. Ondo erregosi. Basokada erdi brandy gehitu eta flanbeatu. Itzaltzen denean, arrain-salda gehitu eta su leunean 30 minutuz egosten utzi.
Egosi ondoren, birrindu eta iragazi. Beste kazola batean, gurina bota eta gainerako izkiratzarrak eta otarrainxkak salteatu, zurituta eta onduta. Zapoari gatza bota, zatitu eta kazola horri erantsi. Gehitu brandyaren gainerakoa eta jo berriz. Urritzean amerikar saltsa bota, 2 minutuz irakin eta listo.
Olio anisatua
Ontzi batean osagai guztiak batu eta birrindu fin-fin geratu arte. Gorde.
Ogi xigortua
Laberako erretilu batean txapata xerrak jarri eta labean sartu 180ºCtan 5 minutuz.
Zainzuriak
Zainzuriak zuritu eta olio eta gatzarekin zartaginetik pasatu, bigundu arte.
Bukaera
Plater azal batean, zapo solomoa jarriko dugu eta ondoan izkiratzar eta otarrainxka salteatuak. Saltsa gainetik bota. Olio anisatuarekin borobil batzuk egin. Gari zainzuriak zapo gainean ipini eta ogi xerra pare bat otarrainxkan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa