Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txahal-masaila patata pure gurintsuarekin
Txahal-masaila patata pure gurintsuarekin
Osagaiak
  • Txahal-masaila:
  • -2 txahal-masail
  • -2 tipula
  • -2 piper berde
  • -4 baratxuri ale
  • -Gatza
  • -Ardo beltza, 50 cl
  • -Haragi salda
  • Patata pure gurintsua:
  • -Patata, 250 g
  • -Gurina, 100 g
  • -Esnea, 50 g
  • -Esne gaina, 25 g
  • -Gatza
  • Ahabi karamelatua:
  • -Ahabiak, 125 g
  • -Azukrea, 80 g
  • Patata eta piperrauts pringleak:
  • -2 patata
  • -Patata fekula
  • -Gatza
  • -Piperrautsa
Prestaketa

Txahal-masaila

Masailei nerbioak eta koipea kendu, haragia garbi utzita. Masailak oliotan gorritu eta atera.

Koipe berean tipula, piper berde xehatua eta baratxuriak ordubetez sueztitu, kolore iluna hartu arte, baina erre gabe. Masailak gainean jarri, ardo beltza bota eta, saldarekin edo urarekin busti ondoren, bi orduz astiro egosten utzi.

Behin masailak egosi ondoren, kazolatik atera, josi eta zukua urritzen utzi, hasierako bolumenetik ezergutxi geratu arte. Saltsa oso arin geratzen bada, maizenarekin lodi dezakegu.

Haragia hozten denean, pusketak egin eta saltsan sartu, berotu arte.

Patata pure gurintsua

Patata egosi eta zuritu ondoren, gurina bota eta turmixarekin pasatu. Patatak goma itxura izan dezan, ahalik eta azkarren egin behar da. Gero esne gaina eta esne irakina apurka-apurka bota eta nahastu, purea pinportarik gabe geratu arte.

Gatz puntuan jarri eta Maria bainu epelean eduki.

Ahabi karamelatua

Bi osagaiak batu eta su baxuan suave-suabe konfitatzen utziko dugu.

Patata eta piperrauts pringleak

Bukaera

Masail bat 3 zati egin eta saltsan berotu ondoren bi pusketa plater azal batean jarriko ditugu, saltsa gainetik bota eta ondoan patata pure malko bat jarriko dugu. Beste aldean kolarakadatxo bat ahabi karamelatu.