Bigarrenak
Oilasko izter beteak
Izterrei hezurra kendu, gatzatu, eta gazta eta urdaiazpikoarekin bete; txorizo bat bezala bildu, eta lotu.
Baratxuri saltsa
Oilasko izterrak oliotan gorritu, baratxuri-aleak sartu, eta sueztitu. Belar usaintsuak gehitu, ardo zuria murriztu, eta ura gehitu; egosten utzi 10-15 minutu gehiago.
Perretxikoak
Zizak garbitu, eta zartagin bero batean salteatu, oliotan; baratxuri txikitua gehitu.
Polenta
Lapiko batean esnea, gurina, baratxuria eta gatza batu, eta sutan jarri irakin arte, gurina ondo urtu arte. Kendu baratxuria, gehitu polenta euri moduan, eta kendu etengabe. Utzi egosten, eta eragin etengabe, minutu batez, su baxuan. Atera sutatik, eta gehitu arrautza, gorringoa eta gazta birrinduak. Eragin ondo, eta atera erretilu batera; erretiluan olioa zabaldu aurretik, zentimetro erdi bat. Estali ondo film-paperarekin, eta sartu hozkailuan 2 orduz. Atera hozkailutik, atera moldetik, eta moztu nahi den forman: karratua, laukizuzena, biribila... Zartagin bero batean, gurinetan gorritu bi aldeak, eta zerbitzatu jarraian.
Bukaera
Izterra erditik moztu, eta plater baten erdian jarri; saltsa gainetik bota, eta perretxikoak alde batean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa