Bigarrenak
Lapiko batean, olioa su bizian jarri, eta baratxuri eta ogi xerratua gehitu. Baratxuriak kolorea hartu aurretik eta ogiak olioa xurgatzean, piper txorizeroen mamia bota, aurrez galdarraztatuta. Sueztitu. Bakailao azalarekin edo hezurrekin salda egin, eta guztia estali. Hamar bat minutuz egosi, eta, behar izanez gero, gatza zuzendu. Ontzi batean oliba olioa jarri 2 baratxuri alerekin; epeltzean, 2 bakailao zati sartu, eta suabe-suabe egiten utzi 5-8 minutuz. Kikara edo plater bero-bero batean zerbitzatu zurrukutuna: erdian 2 bakailao zatiak jarri, eta, erdian, gorringoa, gatz pixka batekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa