Bigarrenak
Oilarra
Ezkatak kendu, eta xerrak atera; hotzean gorde.
Porru saltsa
Lapiko batean, gurina urtzen jarri, eta tipulatx xerratua gehitu; gorritzen utzi, eta porru zatitua eta patata apurtua gehitu. 10 bat minutuz egiten utzi, eta ardo zuria bota; murrizten utzi, eta esne-gaina bota. Irakiten hasten denean, 10 minutu utzi, irabiagailuarekin txikitu, eta iragazi.
Itsas datilak
Uretan garbitu; olioa berotzen jarri zartagin batean, eta hara bota datilak. Irekitzen direnean, plater batera atera. Tripa kendu, eta geroko gorde.
Porru frijitua
Porrua garbitu, eta juliana finean zatitu. Irinetan pasatu, eta oliotan sartu, frijitu arte, paper xurgatzailera atera.
Porru egosia
Lapiko batean ura berotzen jarri gatz pixka batekin. Porrua garbitu, eta 3 zati egin; uretan egosi, lapikotik atera, eta txorrotada bat oliba olio bota.
Perrexil olioa
Osagai guztiak irabiagailuarekin ondo txikitu, eta ontzi batean sartu.
Bukaera
Zartagin bero batean, oilar xerra azal aldetik gorritu; buelta eman, eta bukatzen utzi. Plater batean, porru egosia ipini, itsas datilen artean; ondoan, oilar xerra jarri, eta gainetik porru saltsa bota; porru frijitu pixka bat jarri, eta perrexil olioarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa