Bigarrenak
Sahieskia ordu ta erdiz egosi, gatzarekin, erramuarekin, piperrarekin eta tipularekin batera.
Haragia ontzeko, piper txorizeroa soplete batekin erre, eta ur epelean sartu 10 minutuz. Ondoren, aldez aurretik egositako baratxuriarekin batera txikitu. Lapiko batean, piper txorizeroa eta mamia egosten jarri 20 minutuz su motelean. Koilarakadatxo bat kumino gehitu. Haragia hoztean, piper txorizeroa dagoen lapikora bota. Beste ordu erdiz egosi, haragiak zapore guztia har dezan.
Zartagin batean, olio tanta batzuk bota, eta tortillak berotu bertan. Buelta ematean behi gazta zati bat eta haragia jarri gainetik. Tortila tolestu, eta plater batean jarri entsalada batekin. Ondoan, bi kaikutan, osagarriak jarri: tomatea perrexilarekin batetik, eta roian frijitutako anana laukitxoak bestetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa