Bigarrenak
Itsaskiak
Zigalak zuritu eta birrineztatu. Otarrainxkak ere zuritu, eta lepo aldean ebaki bat egin, eta hestea kentzeko. Muskuiluak lurrinetan ireki, eta maskorretik atera; geroko gorde.
Soja saltsan salteatutako barazkiak
Barazkiak garbitu, eta juliana eran moztu; wok antzeko zartagin batean su oso beroarekin salteatu, eta azkenengo momentuan txorrotada bat soja saltsa bota. Azkenik, sartu muskuiluak, eta sua itzali; geroko gorde.
Tipulin krema
Tipulina egosi 10 minutuz, xukatu, eta irabiagailuarekin txikitu, gurina eta esne-gaina bota bitartean; gatzarekin eta piperbeltzarekin goxatu.
Bukaera
Plater baten erdian, koilarakada bat barazki jarri, eta, gainean, zartaginetik pasatutako otarrainxkak eta zigala frijituak. Alboan, tipulin krema jarri, eta perrexil txikitu pixka bat bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa