Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri hanka beteak
Txerri hanka beteak
Osagaiak
  • (4 pertsonarentzat)
  • Txerri hankak egosteko:
  • - 6 txerri hanka
  • - Tipula bat
  • - Baratxuri buru bat
  • - 2 azenario
  • - Porru bat
  • - 2 tomate
  • - Perrexil adar batzuk
  • - Ura
  • - Gatza, piperbeltza
  • - Piper bat
  • - Ardo zuria, edalontzi bat
  • Barrukoa:
  • - Perretxikoak
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • - Piperbeltza
  • Saltsa egiteko:
  • - 2 tipula
  • - Txerri-hankak egosteko erabilitako barazkiak
  • - Hankak egositako salda, litro bat
  • - 4 piper txorizeroren mamia
  • - Olioa
  • - Gatza
  • Hankak frijitzeko:
  • - Txerri-hankak beteak
  • - 2 arrautza
  • - Irina
  • - Olioa
Prestaketa

Txerri hankak egosteko

Garbitu hankak kontu handiz, eta jarri sutan ur hotzez estalita, irakiten hasi arte; atera, eta ur hotzetan sartu. Jarri berriro sutan,zatitutako barazkiekin batera, eta estali pixka bat ur gazituz. Egosi su motelean 3 orduz, bigundu arte. Saldatatik atera, epeltzen utzi, hezurrak kendu, eta plastikozko paperean jarri eta barrukoa sartu; beste hanka egosia jarri, eta zilindroak egin; hotzean gorde gogortu arte.

Barrukoa

Perretxikoak garbitu, eta zati ertainetan moztu; zartagin batean salteatu, oliba olio berotan; geroko gorde. 

Saltsa egiteko

Zatitu tipula zati ertainetan, eta jarri olioarekin egiten, bigundu arte. Gehitu txerri-hankekin egositako barazkiak, 4 piper txorizeroren mamia eta txerri-hankak egositako salda; utzi 20 minutuz egosten, txikitu, iragazi eta zuzendu gatz-puntua.

Hankak frijitzeko 

Hankak zentimetro ta erdiko lodieran moztu, irin eta arrautzetan pasatu, eta oliotan frijitu; paperean xukatu, saltsan sartu, eta irakin bat eman.

Bukaera

Plater lau batean txerri-hanken 3 zati jarri, eta bota saltsa gainetik; ondoan barazki bolak jarri.